DENBORAN ATZERA BIDAIATU. BASERRI TRADIZIONALETIK ETXE MODERNORA. BISITA GIDATUA.
Irteera geltokia: ARRATIA, BASERRI TRADIZIONALA — Helmuga: ARRIAGA ANTZOKIA, BELLE EPOQUE-A
XIX-XX. mendeak, Aro Modernoa. Euskal Herriak, Europak bezalaxe, aro berri bati ekingo dio iraultza industrialarekin. Garapen zientifikoak zientzia modernoari ateak zabaldu eta honek iraultza ekarriko du. Bizitza tradizionalak aurrez aurre beste bizimodu batekin egingo du topo, alegia modernitatearekin. Honek kontzeptu denak aldatuko ditu: denbora, espazioa eta bizimodua. Arratiako tranbiak bi mundu hauek lotuko ditu. Tradizioa eta modernitatea. Europatik tendentzia berriak etorriko zaizkigu ezinbestean.