Baserriko tresneria

Anitzak eta nolanahikoak ziren baserriko beharrak, hortik tresnak, erremintak eta lanabesak ere askotarikoak izatea etxe barruan. Bakoitzak funtzio jakina  zuen eta modu zehatz batean erabili behar zen. Hainbat tresna, hainbat ofizio, neurri handi batean beren lanaz aski izan behar zirenez.

Lehengaien produkzio-iturriak solo-lana, baso-lana eta animaliak baziren ere, bestelako produktuak ere ekoiztu behar zituzten, kasurako gaztaia, ogia, kontserbak, artilea gero janzkiak egiteko… eta hau guztia egin ahal izateko tresnak beharrezkoak ziren. Batzuk beraiek landuko zituzten eta besteren batzuk inguruko artisauei erosiko zizkien. Beraiek ere artisautza-lanen bat egin zezaketen diru-iturri osagarri gisa, esate baterako  saskigintza, larru-ontza, zurgintza, hargintza… Lanabes eta tresna batzuk erabiltzeko orduan animalien indarraz baliatzen ziren, edonola ere, gizon-emakumeen indarra, ezagutza eta abilezia premiazkoak ziren.

Altzairuei dagokienez, baserriko denak erabilgarriak ziren,  hauen diseinuan praktikotasuna bait zen lehentasuna ezeren gainetik, beraz,  xumeak ziren, kasik ornidurarik gabekoak, itxuraz trinkoak baina ongi pentsatuak behar zuten funtzioa egoki betetzeko. Fruituak, produktuak eta materialak babestu beharra zegoen eta hartara zuzendua zen diseinua. Oso preziatuak ziren altzairu denak eta arreoan ala herentzian jasotzen ziren.

Baserrian erabilitako tresneria sendoa zen, burdinez, zuraz, buztinez ala harriz egindakoa batik bat. Objektu guztien zaintza, mantenua eta konponketa funtsezkoa zen, beti prest eta denbora gehien irautea bait zen helburua.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Erreserbatu Erreserbatu