Antzasti etimologia: Arantza-sagasti. Toponimikoa: arantzak eta sagastiak zeuden tokia.
Antzasti etimologia: Arantza-sagasti. Toponimikoa: arantzak eta sagastiak zeuden tokia.
Bizitza aldatzen den neurrian, etxeak aldatuz doaz.
Antzasti baserriak oinplano arratiar tipikoa du. Beheko solairuan korta dago, lanabesak eta abereak gordetzeko, hauek lehen solairuko bizilekua berotzen zutelarik. Lehen solairuko atzealdean, berriz, laztatia zegoen abereen janariak biltzeko. Azkenik, goiko solairuko ganbaran uzta gorde eta lehortu egiten zen.
Gure proposamenak etxea du oinarritzat. Etxearen kontzeptuaren bitartez, alegia gure arbasoek betetzen zituzten bizilekuen bidez, garai bateko giroa, usadioak eta ohiturak, fiñean euren historiaren irudikapen zabala lortu daiteke, bertan bizi eta hazi egiten ziren heinean. Ez bait da etxea eraikuntza soila, espazio arrunta, askoz gehiago ere bada eta hortik abiatuta dator gure proposamena. Bizitza aldatuz doan neurrian, etxeak aldatuz doaz.
Eta irudikatutako bi munduok espazio honetan bildu ditugu: XIX. mendearen bukeran eta XX.aren hasierako herrikoa eta hirikoa. Baserriko bizilekuak, propio girotua, bizitza tradizionala ekarriko digu adimenera. Gainerako espazioa bilbotar bizilekura dedikatu da. Era honetara, baserriko salak izango du aurrean hiriko jangela, logela batek bestea, beheko suak txapa ekonomikoa…
Erakusketa honekin bizimodu eta mundua begiratzeko eta ulertzeko bi era desberdinen sintesi soila aurkeztu nahi dugu, orduko giroa harrapatzea besterik ez da gure asmoa. Jakina da, erdibitarteko beste modu batzuk ere bazirela, bai horma-artean bizi ez zirenik edo autoerainkuntzako bizilekuetan edo txabola eta barrakoietan ere, industrializazio garai latz hauetan Baina historiaren epe honetan gertatutako aldaketa kulturala eta soziologikoa dugu hizpide eta hori ulertze aldera dimentsio zabala hartu eta bi muturrak erakutsi nahi izan ditugu etxeak aintzat hartuta. Esan gabe doa, epe honek gure historia hurbilean erabateko aldaketa ekarri zuela.
Izan direlako gara, garelako izango dira
Copyright 2024 Antzasti - Euskaldunon etxea.
Eskubide guztiak erreserbatutak.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.
ACEPTAR