- “Etxeak izena eman digu eta izana zor diogu” Xalbador
Baserriaren hormen baitan bizilagunen dimentsio denak bizi eta gorde izan dira mendeetan. Lan mundua eta mundu sinbolikoa, amodioa eta familia, bizitza eta heriotza, ohiturak eta usadioak. Gure inguruko baserrien izenak bildu zituen Gotzon Aurrekoetxeak, eta guk ere zabaldu nahi ditugu, eskerronez eta joandakoen oroimenean. Hauexek Artaungo baserriak: