Hiriko objektuak

KATE PRODUKZIOA

Denboraz laburra gertatu bazen ere, garai honek erabateko eraldaketa ekarri zuen hirialdean, Zazpi Kaleetako eta gerora Bilboko Ensantxera zabalduko ziren saltokietan eta dendetan dibertsifikazio sakona sortuz.

Denda tradizionaletan eta artisauenetan ekoizpen industrialeko artikulu berriak hasiko dira salmentan jartzen eta joera honek eskaintzaren gorakada izugarria ekarriko du. Salmentarako produktu eta zerbitzu denek hizpide berdina izango dute, alegia, eredu modernoa ezartzearena.  Honek, denboraren poderioz, pertsonen itxura ezezik, haien etxeena ere aldatuko du. 

Modernitatearen barneraketa, beraz, etxeetan nabarmenduz joan zen. Artikulu berriak nonahi eros zitezkeen, kalitatezkoak, ordea, dirudunen ahalmenean ziren soilik. Paper pintatua, ohial finezko gortinak, lanparak, alfonbrak, dekorazio-objektuak… denak ziren dotoretasunaren seinale eta Europatik etorritako ohitura eta moden eragin zuzenak,  izan ere, hainbat handik ekarriko zituzten. 

Belle Époqueak erabateko aldaketa ekarriko du merkataritza-ekonomiarekin eta aurrerantzean gizarte-kontsumoari bidea zabalduko dio.

Art-nouveau deritzan garaiko arte eta dekorazio korronteen loratzeak, orduko industria eta artisautza-lanak inspiratuko ditu. Altzariak, etxerako tresnak, ohialak…  estetika patroi berriak jarraituz egingo dira. Denetariko materialetan lantzen ziren ornamentazio-detaileek espezializazio maila handia eskatzen zuten eta lan trebea artisauen aldetik. Gremioen espezializazioak, industrian ezezik, hainbat ofiziori ateak zabaldu zizkion. Jostunak, zapatagileak, arotzak, metalistak, bitxigileak… Hauek, hainbat eta hainbat objektu sortuko zituzten, beti ere arau estetikoak lehentasuna zirela funtzionalitatearen aldean. Lanordu-andana emango zuten horretan.

  • Nagusitu ziren landareekin edo naturaren elementuekin eginiko dekorazio lanak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Erreserbatu Erreserbatu